argia.eus
INPRIMATU
Zaballako kartzelan presoen matxinada izan zen astelehenean
  • Hala Bedi irratiak argitaratu duenez, espetxeko funtzioarioek diote azken 20 urteetan kartzelan bizi izan den egoerarik larriena dela. 2019an bakarrik, bost lagunek galdu dute bizia kartzela horren barruan.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 30
Zaballako espetxera egindako martxa (argazkia: Hala Bedi).

Zaballako espetxean matxinada bat gertatu zen astelehenean, urriaren 28an, Hala Bedi irratiak informatu duenez. Kartzelako funtzionarioek jakinarazi dutenez, zortzi presok bakartuta eta bi funtzionariok bajan amaitu zuten.

Funtzionarioen arabera, azken 20 urteetan espetxean bizi izan den egoerarik larriena da.

Bost hildako 2019an

2019an, Zaballako espetxean bost pertsona hil ziren, gehienak gazteak. Azkena irailean izan zen.