argia.eus
INPRIMATU
Zabalik da Gabriel Aresti ipuin lehiaketa

2010ko uztailaren 15

Urriaren 29a baino lehen bidali behar dira 28. Gabriel Aresti Ipuin Sarirako lanak. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du lehiaketa. Euskarazko zein gaztelaniazko lanak aurkez daitezke, posta arruntez edo Bilboko Udalaren webgunearen bitartez. 12.000 euro banatuko dituzte sarietan.