Deustuibarran egin diote urteroko omenaldia Yolanda Gonzalez bizilagunari bere izena daraman plazatxoan, Erriberako gaztea Madrilen hil zutela 38 urte bete direnean.
Yolanda Gonzalez Plazatxoa "txikia, baina enblematikoa" da. Erriberako auzo elkarteko Eneko Herran kidearen esanetan, "Erriberako bihotza" da gune hori. Gainera, balio sinboliko erantsia du handik metro gutxira bizi izan baitzen Yolanda bere familiarekin. Horregatik idatzi eta margotu zuten auzotarrek duela zenbait urte –Bilboko Udalaren aitortza ofiziala iritsi baino lehenago– plazatxoko horma batean "Erribera 1961/01/20 - Madril 1980/02/01, Yolanda gogoan" esaldia eta Yolandaren irudia. Hormako irudiaren inguruan bildu izan dira urtero auzotarrak, eta urtero dantzatu dute Agurra. Atzo ere horrela egin zuten Yolandaren "bahiketa eta hilketa mespretxugarriaren" 38. urteurrenean. "Nazkagarria hilketa, eta nazkagarria bezain lotsagarria hiltzaileen urtetako inpunitatea", esan zuen Herranek ekitaldian.
"Gure auzokidea hil zuten gazte euskalduna zelako, ikasle borrokalaria zelako… Langile-eskubideen alde egiteagatik… Beste hainbatek bezala, gizarte justuago bat amesten zuelako. Esplotazioaren eta injustiziaren aurrean, isilik egoteko prest ez zegoelako, ez beste alde batera begiratzeko. 19 urte baino ez zeuzkan orduan, baina denbora tarte horretan borroka bizi izan zuen; eta klase umilen baldintzak hobetzeko eta euren eskubideen defentsan borrokatu zen… Ikasle bezala… Langile bezala… Azken finean, gizaki bezala ditugun eskubideen alde. Horrexegatik bere ahotsa amatatu nahi zuten, baina ez zuten lortu; eta auzotarren egungo lekukotza hau da horren erakusle. Hemen, non hobeto, Yolanda Gonzalez plazatxoan".
Ekitaldi xumea izan zen. Egun bakarrera mugatu arren, urteko gainerako egunak "energiaz betetzeko bestekoa". Izan ere, auzotarren arabera, "ez dugu ahaztu behar omenaldirik onena erosokerian ez erortzea eta borrokarako zuen grinari eustea izango dela".
Yolanda buru eta bihotzetan gordeta dute Erriberan, plazatxoan oso presente.
Lagun ugari
Yolandaren anaia Asierren eta Erriberako auzotarren ondora lagun asko batu ziren atzokoan, besteak beste, memoria historikoaren alde lanean ari diren elkarteetako kideak, Bilboko Udaleko Asier Abaunza EAJko zinegotzia, EH Bilduko Aitziber Ibaibarriaga, Udalberriko Amaia Arenal edota Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando.
Albiste hau Uriola.eus-en argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.
Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]
Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]
Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.
Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]
Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]
Egin berri dira Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak, azaroaren 16an, Laudion. Trantsizio feminista dimentsio guztietan lelopean 500 feminista elkartu ziren. Egun osoz amets egin zuten, utopiak lortzeko bidea marrazteko eta mugimenduko kideak ilusioz betetzeko.
Duela bost urte Bilboko Atxuri auzoan Voxen diskurtsoaren aurka mobilizatu ziren bederatzi gazte epaituko dituzte. Goizean bildu dira Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean zenbait kide, akusatuen absoluzioa eskatzeko eta faxismoaren gorakada salatzeko.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]