Kataluniako Legebiltzarreko lehendakari ohi Laura Borrás-en auzi judizialaren fiskaltzak, defentsak aurkeztutako perituaren lana ez onartzea eskatuko dio epaimahaiari, juridikoki ez direlako fidagarriak, 1980an Madrilen Yolanda Gonzalez bilbotarra hil zuen eskuin muturreko Emilio Hellín Moro delako peritua. Batallón Vasco Españolek hartu zuen bere gain hilketa.
"Legea eta zuzenbidea modu horretan urratu dituena ezin da aintzat hartu justiziaren inongo jarduera edo ondorioen laguntzaile moduan" dio auziaren fiskaltzak, eta beraz, Borrasen defentsa daraman Gozalo Boyé abokatuak aurkeztutako peritajea prozeduratik kanpo uztea eskatzen du.
Hari ugari ditu aferak, baina horietako bat da aipatu peritajearen egileetako bat Luis Enrique Hellin dela, 1980an Madrilen Yolanda González gazte bilbotarra hil zuen Fuerza Nueva eskuin muturreko taldeko kidea. Izena aldatuta, gaur egun Luis Enrique moduan bizi da eta informatikari eta teknologietako ingeniaritza lanetan aritzen da, eta esparru horietako aditu moduan, urte luzez aritu izan da Espainiako segurtasun indarren formazio lanetan irakasle moduan.
Beste bost kiderekin auzipetu zuten auzian, Hellini 43 urteko espetxe zigorra jarri zioten Gonzálezen hilketagatik, horietako zazpi bete ondoren baimena eman zioten espetxetik ateratzeko eta orduan diktadurapean zegoen Paraguaira egin zuen alde. Bi urte ondoren Espainiaratu zuten eta 1996an atera zen espetxetik, eta teknologia berrietako ingeniari lanari ekin zion. Hainbat auzi ezagunetan parte hartu izan du peritu gisa.
Gozalo Boyé: “Onenak dira”
El Diario.es-ek argitaratu du ostegun honetan Hellín perituetako bat zela, eta Boyék berehala erantzun du txio baten bidez, berak kontratatu zuela enpresa hori –Net Computer Forensics–, "onenak direlako".
Boyeren esanetan, duela bi urte dago prozeduran pertsona horren izena, eta fiskaltzak ez du orain arte ezer esan, Hellín prozeduratik ateratzeko; egin du orain, azterlana aurkeztu denean eta ikusten denean hor agertzen diren frogak erakusten dutela segurtasun indarrek egindako jarraipen informatikoetako batzuk epailearen baimenik gabe egin zirela, eta beraz, prozeduratik kanpo geratu behar direla. Eta, dioenez, kanpo geratu behar den informazio hori gabe, nekez zigortu daiteke bere defendatua, Laura Borrás.
Beheko txioan ikusten da nola erantzun zion Boyék fiskaltzaren eskaerari. Eta ondorengoan ikus liteke ERCko diputatu Gabriel Rufianek nola eman zuen albistearen berri beste txioa batean.
La Fiscalía conocía la identidad de ambos peritos desde hace más de dos años, nunca les preocupó hasta ahora... justo cuando han conocido las conclusiones del informe; ni antes ni ahora ha existido causa alguna para tacharle o recusarle #cortinadehumo https://t.co/kjunGGjRnD
— Gonzalo Boye (@boye_g) November 10, 2022
1/02/1980. Fascistas de Fuerza Nueva secuestran, torturan y asesinan a Yolanda González. Tenía 19 años y era comunista.
Emilio Hellín, uno de sus asesinos confesos, fue instructor de la Policía Nacional de 2006 a 2011 y hoy participa en la defensa de Laura Borràs.
Que se sepa. pic.twitter.com/3VGv4YJJp5
— Gabriel Rufián (@gabrielrufian) November 10, 2022