argia.eus
INPRIMATU
Jarraitu zuzenean berrikuntza sozialaz Emunek antolatutako jardunaldiak
  • Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.

ARGIA @argia 2017ko urriaren 24a
Yayo Herrerok emango du hitzaldi nagusia. Argazkia: Argazki Press.

Egun osoko jarduna antolatu du Emun kooperatibak Donostiako Tabakaleran. Gonbidatu berezia Yayo Herrero izango da, Ekologistak Martxan erakundeko Espainiako Estatuko koordinatzaile ohia, eta giza eskubideak eta ekologia soziala sustatzeko hainbat egitasmotan parte hartzen ari dena.

Herreroren hitzaldiaren ostean Euskal Herriko hamar esperientzia ezagutzeko aukera izango da. Ondokoak dira egitasmoak: Fagor, Etxauzia, Bagara, Ermineta, Ulma, Gakoa, Bizilore, Arremanitz, Brisa del Cantábrico eta Emun.

Euskal Herriko esperientziak ezagutarazteaz gain, berrikuntza sozialaren etorkizuneko bideak lantzen arituko dira mahai-inguruan. Mahaikideak ondokoak izango dira: Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center), Itsaso Olaizola (UEU eta Ekogunea) eta Jose Mari Luzarraga (Mondragon Team Academy).

Jarraitu zuzenean Tabakaleran egiten ari diren jardunaldiak: