argia.eus
INPRIMATU
Yanis Varoufakis 2016az: “Beldurtzeko motiborik badugu? Bai”
  • The Guardian egunkariak zenbait adituri galdeturik ea mundu mailako istripu ekonomiko bati buruz goazen, Yanis Varoufakis Greziako finantza ministro ohiak erantzun dio kezkatuta egoteko moduko egoeran gaudela. Hona Varoufakisen erantzun laburra.

ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 29a
Varoufakis 2014ko irailean Parisen Europako ezkerrarentzako B plana aldarrikatzen, Stefano Fassina, Jean-Luc Melenchon eta Oskar Lafontainen erdian. (Argazkia: Stefano Fassina)

Atzeraldian berriro erortzeko arriskua nabarmena da oraintxe. 2008ko atzeraldiaren ondoren, erosketetan mendebaldeak galdutako zatia garabidean dauden ekonomiek hartu zuten beren gain. AEBek interes tasak zerora jaitsi izana probestuz, eta finantzetan jokatuz dolarrak balioa galtzen segituko zuela sinetsita, Txinak, Brasilek eta abarrek 4 bilioi dolar baino gehiago hartu zituzten mailegutan.

Kapitalismo globala gaur bizi da garapen bideko merkatuen zor handiaren mehatxupean. Hau horrela, espero al daiteke garabidean diren ekonomiek orekatzea kapitalismo globala? Ezinezkoa da. Austeritate aroko Europak segitzen du mundura deflazioa esportatzen, eta hazkunde txiki bat sortzen den arren (adibidez Espainian, Portugalen eta Irlandan) hau zorpetze pribatu berrien gain oinarritzen da. Bitartean, 4 bilioi dolar baino gehiagoko aurrezkiak daude usteltzen Mendebaldeko finantza erakundeetan jarduera produktiboetan inbertitu nahi ez dituztelako.

Beldurtzeko motiborik badugu? Bai. Halabeharrez gertatu behar du 2008 beri bat? Politika ekonomikoan ez dago ezer saihestu ezin denik.