Hego Amerikako yagan herriaren hizkuntzan mintzo zen azken hiztuna hil da: Cristina Calderon. 93 urterekin hil da Cristina Calderon otsailaren 16an. Bere ahizpa 2003an hil zenetik, yaganeraren hiztun bakarra zen. Bere ezagutza gal ez zedin, yaganera-gaztelania hiztegia sortu zuen.
Bere alaba Lidia Gonzalezek sare sozialetan zabaldu duen txioak erakusten du bideoan amak izandako bizitza gogorra, eta umetan yaganera soilik hitz egiten zutenaren testigantza:
[DECLARACIÓN PÚBLICA]
Sobre el fallecimiento de mi madre, Cristina Calderón
Hoy, jueves 16 de febrero de 2022, falleció mi madre, depositaria de nuestras tradiciones, última hablante activa del Yagán. Con ella se va parte importante de la memoria cultural de nuestro pueblo
[+] pic.twitter.com/P3SXHhavZM
— Lidia González Calderón (@lidiayagan) February 16, 2022
Bideo hau Txileko Jatorrizko Hizkuntzak bideoaren zati bat da.
Lidia Gonzalezek kontatu du amak hizkuntza gorde zuela baina bederatzi seme-alabek ez zutela ikasi, "diskriminatuak izateko beldur". "Hala ere, hizkuntzaren sustatzaile indartsua izan zen. Bere biloba Cristina Zarragarekin hiztegi bat sortu zuen eta kondaira liburu bat".
Hemen ikus daiteke biloba Cristinak idatzitako Cristina Calderón, nire amona yaganaren memoriak liburua.
Eta Unescok egindako beste bideo honetan, Cristina Calderonen testigantza.
Alaba Lidiak onartu du ama hilda "hizkuntzarentzat bereziki baliotsua den ezagutza enpirikoa galdu dela, baina hizkuntza berreskuratzeko eta sistematizatzeko aukerak zabalik dirauela".
Amari zuzendu zaio Lidia: "Ama, yaganentzat, zu joateak hutsune beteezin bat sortzen du kulturalki, humanoki eta afektiboki. Eta zure memoria eta horrekin gure herriarena gordetzeko lana ezartzen digu". Lidiak aitortu du lan hori izendatu ziola amak eta "beteko dut, zugatik eta gure herriagatik".
Lidia Gonzalezek kontatu duenez, 2009an Txileko Kultura eta Arteen Kontseiluak, Unescoren Ondare Inmateriala Zaintzeko Konbentzioaren barnean, "Altxor bizi" izendatu zuen Cristina Calderon.
Sarean ikus daiteke yaganera-gaztelania hiztegi bat, Giacomo Bovek 1983an egina.