argia.eus
INPRIMATU
XXI. menderako Hizkuntza Politikaz hausnartzeko zita
Sustatu 2022ko urriaren 17a
Jardunaldien aurkezpenean, Urko Aiartza, Lorea Aguirre eta Kepa Sarasola.

Euskararen egungo normalizazio ereduak goia jo duen zantzuak nabari dira hizkuntza zeharkatzen duten arlo gehienetan: hezkuntzan, helduen euskalduntzean edo erakunde publikoen normalizazio prozesuetan, lan munduaren euskalduntzean, kultur transmisioan edota esparru komunikatiboan, besteak beste. Horrek guztiak eragin zuzena dauka euskararen transmisioan eta biziraupenean, kale erabilera datuek adierazten duten bezala.

XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitzeko eztabaidatu beharra dago. Ez asko edo gutxi egin dugun aztertzeko baizik eta zer behar dugunaren inguruan eztabaidatu eta akordioetara heltzeko. Jardunaldi hauen asmoa herri honetan abiatu beharreko eztabaida horri bere ekarpena egitea da.

2022-10-19 Eibarren, UEUren egoitza akademikoan eta Armeria Eskolan

09:00-09:15 Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:15-09:30 Sarrera eta ongi etorria.

  • Kepa Sarasola (UEU)
  • Haritz Azurmendi (Jakin)
  • Malen Dominguez (TMeLab)

09:30-10:00 HITZALDIA: Euskararen egoeraren argazki azkarra.

  • Asier Etxenike (soziologoa, Aztiker)
  • Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab)

10:00-10:30 HITZALDIA: Hizkuntza politikaren beharraz.

  • Paul Bilbao (Kontseilua)
  • Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab)

10:30-11:00 Atsedenaldia.

11:00-12:30 MAHAI-INGURUA: Gaur egungo marko legalen mugak eta zirrikituak.

  • Eva Pons (UB)
  • Iñigo Urrutia (UPV-EHU)
  • Moderatzailea: Zelai Nikolas (abokatua)

12:30-14:00 MAHAI-INGURUA: Tokiko hizkuntza politikaren gobernantza: udalak, eskualdeak, arnasguneak.

  • Iraitz Lazkano (UEMA)
  • Celia Rubio (Arrigorriagako udala)
  • Ione Josie (Euskara Hirigune Elkargoa)
  • Moderatzailea: Aize Otaño (Txillardegi Gogoeta Gunea)

14:00-15:00 Bazkalordua.

15:00-16:30 MAHAI-INGURUA: Hizkuntza politika Nafarroan, Ipar Euskal Herrian eta EAEn: uneko egoera, aukerak eta lehentasunak.

  • Iker Salaberria (Txillardegi Gogoeta Gunea)
  • Dabid Anaut (udal teknikaria)
  • Eneko Gorri (Plazara)
  • Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab)

16:30-16:45 Ondorioak eta aurrera begirakoak.

  • Asier Basurto
  • Miren Segurola (Txillardegi Gogoeta Gunea)