argia.eus
INPRIMATU
XVIII. eta XIX. mendeetako dantza eztabaidak genero ikuspegitik ikertu ditu Bakarne Altonagak
  • Euskal probintzietan XVIII. eta XIX. mendeetan izan ziren dantzari buruzko eztabaidak eta liskarrak erreparatu ditu generoa ardatz hartuta Bakarne Altonagak, eta egindako lana Guziak dantzari liburuan argitaratu du.

dantzan.eus 2021eko urtarrilaren 27a
Bakarne Altonaga.

Filosofian lizentziatua eta Historia Garaikidean doktorea da Altonaga. II. Manuel Larramendi Ikerketa Saria irabazi zuen 2017, eta horri esker Euskal dantzen historia eta generoa (XVIII eta XIX mendeak) izenburuko ikerlana egin du. Pasa den azaroan argitaratu zen Guziak dantzari: dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX) liburuan bildu ditu ikerlanetik jasotakoak. Ostegun honetan, urtarrilak 28, Andoaingo Bastero Kulturgunean aurkeztuko du liburua.

Dantza eta generoa eztabaidan

Dantzaren inguruan besteak beste, Larramendi, Calatayud edo Mendibururen lanak ikertu ditu. Izan ere, XVIII. eta XIX. mendean erromeria eta plazetako dantzaldien eta dantzaren inguruan izan zen eztaibadan hainbat egilek, eliz-gizonak gehienak, parte hartu zuten, eta lan horiei genero ikuspegitik begiratu die Bakarne Altonagak. Horrekin batera, XIX. mendean euskal abertzaletasunaren baitan generoaren inguruko iruditeria osatzeko egin zen dantzen erabilera ere aztertu du ikerlanean.

Aurkezpena Andoainen

Liburu-aurkezpena: Guziak dantzari: Dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX).

Egilea: Bakarne Altonaga Begoña.

Data: Urtarrilak 28, osteguna, 19:00etan.

Tokia: Bastero Kulturgunea, Andoain.

Antolatzailea: Larramendi bazkuna