argia.eus
INPRIMATU
Xuban Nafarreteren aitak Aresen bertsioa ukatu du
  • Martxoaren 29ko greba egunean Gasteizen larri zauritutako Xuban Nafarreteren aitak agerraldia egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. Rodolfo Ares Barne sailburuak duela bi aste emandako bertsioa –Xubanek ihesi zihoala estropuz egin eta lurrera erori zela dio bertsio ofizialak– ukatu du Joseba Nafarretek, eta berretsi du semeak Ertzaintzaren gomazko pilotakada bat jaso zuela buruan. Barne sailburuaren eta Ertzaintzaren bertsioa "egia" ez dela erakusteko, auzokide batzuek grabatutako bideo hau aurkeztu du Nafarretek.

2012ko maiatzaren 10

"Gure semea pilotakadaren ondorioz erori zen lurrera, eta, lurrean zela, amorruz jipoitu egin zuten", adierazi zuen Joseba Nafarretek legebiltzarrean. Aresi "egia ez esatea" egotzi zion, eta haren hitzak "zuhurtziagabeak" direla gaineratu zuen.  Aipatu zuen "justizia eta egia" aldarrikatzera joan zela legebiltzarrera, baita ikerketa "justu eta inpartziala" eskatzera ere.