Erratzuko hainbat gaztek sortutako Xorroxin irratiak 25 urte bete ditu. Baztandarrei euskarazko informazioa emateko helburuarekin jaio zen Erratzuko eskola zaharrean. Egun, zortzi langile aritzen dira Elizondoko eta Lesakako estudioetan. Xorroxin Irratiak 1998an lortu zuen Nafarroako Gobernuaren lizentzia.