Nafarroako irrati euskaldun beteranoak uhin bidezko emisioa berreskuratu duela jakinarazi du.
Asteburuko eguraldi txarrek eraginda, emisioa etenda izan dute.
Irratiko zenbait lagun Legate mendian dagoen errepikagailura joan ziren eta tximistak irratiaren tresneria erre zuela ikusi zuten, baina kalteak zehazterik ez zuten izan.
Asteartean problema konpondutzat jo dute. Elizondon egoitza duen irratia normaltasunez entzun daiteke berriz.