argia.eus
INPRIMATU
Xistor Haranburu baldintzapean aske 31 urteren ostean
  • Azken urte eta erdian etxean preso egon da Xistor Haranburu. Baldintzapean aske utzi dute 31 urte eta erdiren ostean.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 26a
Argazkia: @euskalirratiak

2020ko azaroaren 24an atera zen presondegitik Frederic Haranburu Xistor kontrol zorrotzen pean eta etxean egon da preso orain arte, ordukoa da albistea ilustratzen duen argazkia. Atxilotu zutenetik 31 urte eta erdi igaro direnean utzi dute baldintzapean aske, eta kontrol telematikoa kendu diotela jakinarazi du Etxerat elkarteak

1990ean atxilotu zuten Haranburu eta bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten 1997an. Urte berean atxilotu zituzten Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot. Beste hirurek preso jarraitzen dute, 32 urtez preso egon ostean baldintzapeko askatasunerako aukera ukatzen dietelarik. Haien askatasuna eskatzeko ekimenak egin ditu Bake Bideak.