Xiru musika eta sorkuntza festibala antolatu dute Altzainen eta Gotainen. 25. edizioa da aurtengoa eta apirilaren 11tik 13ra ospatuko da, Made in heben lelopean.
Tokiko ekoizpenak garatu asmoz euskal kulturaren adierazpide ezberdinak batzen ditu jaialdiak: musika, dantza, olerkigintza, bideo emanaldi eta antzerkia besteak beste.
Ondorengoa da, beste ekitaldi askoren artean Xiruk luzatzen duen eskaintza:
Ostiralean arte ibilaldia: Asisko Urmeneta, Antton Etxebest, Jean Louis Aramburu eta Nicolas Urrutyrekin.
Larunbatean laborantza merkatua, Gartxot filma, jazz eta hip-hop doinuak eta ipuin kontalaria.
Igandean “Ez mikrorik ez transgenikorik” eguna: pilota, dantza, bertsolariak, antzerkia, bazkari herrikoia, kantoreak eta musika taldeak.