argia.eus
INPRIMATU
Ximun Fuchs: “Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana”
  • "Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko apirilaren 30a

Ximun Fuchsek idatzi duen "Lurrez Estali" antzezlanak laborantza eta etxaldeen problematika izanen dituzte hizpide. Estreinaldia maiatzaren 31n izanen da Izuran Latsagako gazteluan. Baina aldi honetan ez espero izan Euskal Herriko birarik, estreinaldiaz ondoko zortzi emanaldiak Baxe Nafarroako toki berezi horretan izanen baitira. Fuchsek azaldu duenez, zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean gertatzen da historia: "Baserriko familia berriz biltzen da udan, eta gaur egungo funtsezko arazoei ezin heldurik, nehoiz existitu ez den laborantza eredu baten nostalgiarekin lotzen dira". Latsagako gazteluko zamatzean hamaika aktore ariko dira, batzuk profesionalak, beste batzuk amateurrak.