Kanaldude telebistak, Akitaniako eskualdeak hiru urterako onartu dion kontratuari esker, jauzi berria egin du otsailean, eguneroko programazio osatuagoa eskainiz. Une honetako berrikuntzak eta aurrera begirako asmoak azaldu ditu Ximun Carrere kudeatzaileak.
Otsailaren 1ean arnas berri bat hartu du Kanaldudek…
Segitzen dugu duela 20 urte hasi den bidea bainan pasa da beste maila batetara : gure telebista proietuak lurralde haundiaren ezagutza instituzionala eskuratu du. 2017ko urrian Aldudarrak bideok ekoiztu Kanaldude web telebistaren eta CSAren arteko hitzarmen bat izenpetu du Akitaniako eskualde berriak, ondoko hiru urteentzat. Gure txostena onartua izan da eta ahal berriak etortzen zaizkigu, eginbehar berri batzuk ere, bereziki jario baten sortzea.
Jarioa da telebista programa bat, interneten egunero zabaltzen duguna otsailaren 1etik geroz. Biziki zabala izaiten ahal da, gauzak mugatu ditugu momentuko, gero garatzeko helburuarekin. Ez dugu erantzuten Akitania berriak manatu duen gauza bati, gure programa xedea aurkeztu dugu eta hori da diruz lagundua izan (bi lanposturen heinean). Aldaketa handia da nahiz gure lehen helburua ez den aldatzen: gogoeta kolektiborako tresna bat izan nahi dugu, euskaraz mintzo den lurralde batean, kondutan hartuz hegoaldearekin lan egiten dugula.
Mendi parte hortan gira, ekonomia mailan laborantxako gauzetaz hurbil gira bai eta mendi guneko biztanleen arazoetaz, hiri eta baserri munduaren arteko gogoetak segitzen ditugu ere. Kanaldude hola ezagutua da orain. Hitzarmen horrekin ez gaituzte bide baten segitzera obligatzen. Hiru urteren buruan, eraman dugun lanak konbentzitzen baditu, agian segituko dute laguntzen.
Berritasunak zoin dira ?
Otsailaren 1etik geroz, telebista programa freskoa eskaintzen dugu egunero aratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte. Emankizun berriak, kronikak erreportaiak abiatu dira. Guretako aldaketa konkretua da diru gehiago badugula eta diru horrekin zer egin. Militante mundutik etortzen baigira, badugu holako gaitasun bat, ahal gutirekin ainitz egiteko. Beraz, galdera zen ahal gehiagorekin, proportzionalki oraino gehiago egin behar zenez edo ez. Erabaki dugu gure egitura egonkortzea, zepo batean sartu gabe, eta mementuko entseatzea gure lana ongi pagatua izaitea. Garapen fase batean gira nun motorea hasten den berotzen, lehen emankizunak martxan eman ditugu, eta oraino izanen dira beste lau-bost hilabete eguneroko erritmo batetarat iristeko. Anartean bakotxa ari da bere lekua atxemaiten, ikusleek zer dioten entzuten, partaidet-zak egiten…
Kanaldude telebista bat da eta zer besterik?
Lurralde batean diren biztanleen artean gogoetatzeko eta informazioa trukatzeko tresna bat izan nahi dugu, eta tresna horrek gogoa piztu behar du elkar kurutzatzeko, eztabaidatzeko. Lurraldean jadanik diren dinamikak, gogoetak, galderak, eztabaidak lotzea entseatzen gira, eta ez besteeri mundua erakusten duen kazetari talde bat izaitea. Gure lurraldearentzat gogoeta kolektiboaren indarraren bultzatzaile gira. Bestalde euskarari ekartzen diogu ere, euskara aintzinerat emaiten baitugu.
Gure lanak beste eragin bat badu: memorio kolektiboa eraikitzen dugu. Duela 20 urteko artxiboa berriz etortzen delarik, emeki emeki arnoa bezala zahartu eta balorea hartzen du. Jendeen eskutan emaiten dugun tresna izan nahi dugu. Tresna horren hartzen lagundu nahi dugu jendea, tresna teknikoa baita, ainitz beldur egiten duena. Bainan teknika ez da aski, gairik edo mamirik ez bada. Atxeman behar da nola lotzen diren biak. Herritarrek inplikatu behar dute hortan, gogoeta pausatu eta guk horren ateratzen lagunduko dugu.
Zer egiten ahal da telebista dinamika horren sustengatzeko?
Parte hartu, ideiak ekarri, lan taldeak muntatu, deitu erranez “lan talde bat badugu eta nahi dugu gai hori tratatu, etorri !”. Eta gu etorriko gira. Partaidetza hori inportantea da. Bestalde, diru zerbait ekartzen ahal bada manera batez edo bestez, ongi etorria da. Orain arte, diru publikoa eta diru pribatua erdiz erdi ginuen eta hori sanoa atzemaiten dut. Diru laguntza publikoak Euskararen Erakunde Publikotik, Akitania eta Herri Elkargotik heldu dira. Gure lana partez xerbitxu publiko bat dela kontsideratzen dugu. Lurraldeko edozoin eragilerekin partaidetzak egiten ditugu ere, xerbitxu bat eskainiz, lan teknikoa eramanez, gertakari batean bideoa zuzenean agertuz pantailetan, etab. Orain ideki dugun berritasuna da proietuaren sustengatzeko aukera emaiten diegula jendeeri: emaitza bat egiten ahal dute gure webgunearen parte pribatuan sartzeko harpidetzaren kontra. Atal hortan, fikzioak, dokumentalak, marrazki bizidunak baita azken hogei urteetako artxibo bereziak argitaratuak ditugu.
Geroa nola ikusten duzu?
Dinamika on batean gira. Hitzarmena hiru urtekoa izanez, perspektiba bat emaiten dauku. Helburu nagusia izanen da ondoko hiru urteentzat berriz izenpetzea. Transmizioaren desafioa badugu, ekipa gaztetu da, beti adi egon behar da eta senditu zer pasatzen den. Ez dugu ahantzi behar gure helburua dela gogoeta kolektiboa, jendeak elgarrekin mintzaraztea, gauzak aipatzea eta geroa elgarrekin pentsatzea, telebista egitea bezainbat. Beharba egun batez telebista tresna zahartu bat izanen da eta beste zerbait egin beharko da.
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.
Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.
Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]
Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]
Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]
Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]
Jai egunen bezperan lagun bat eta biok lortu dugu elkartzea pote bat hartzeko. Mahaian jarrita gaude, labur bada ere, gure azkeneko kontuez jarduteko. Lagun kutuna dut, baina gure bizitzengatik nahi baino gutxiago egoten gara.
Tar-tar goxoa darabilgu. Gutxira, gazte kuadrilla... [+]
Aspaldian nengoen Teleberria ikusi barik, baina harira ez datozen arrazoiengatik parean tokatu zaizkit larunbat eta igande gauekoak. Eta argi geratu zait zergatik laga nion telebistako informatiboak jartzeari.
Duela urte asko oso gustukoa nuen albistegiak ikustea, baina... [+]
Euskarazko ikus-entzunezkoen presentziaren alde lanean ari den Pantailak Euskaraz ekimenak Pantailaldia deitu du azaroaren 11tik 18ra. Horren harira, sarean euskarazko edukiak kontsumitzeko dauden aukerekin gida bat zabaldu dute. Dozenaka aukera jasotzen dira bertan, eta... [+]
Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]
Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.
Aisialdi orduak biderkatuta, haurrak entretenitzeko telebista eta tabletera jo ohi dugu udan. Pantailak kontsumitzeko moduez, mugak jartzeko zailtasunez, baliabide gisa saihestu beharreko uneez… hainbat gogoeta jaso dituzte Criar.cat-en eta hona ekarri ditugu.