argia.eus
INPRIMATU
XILABAk areto handiagoetara egingo du jauzi, arrakastak behartuta
  • Urriaren 10ean Larzabalen jokatu da kanporaketa faseko azken saioa, eta beraz, finkatuta geratu da zein hemezortzi bertsolarik kantatuko duten final herenetan. Urriaren 17a jokatuko da hurrengo faseko lehen saioa, baina ez hasieran iragarritako Bokalen, izan ere, "aurtengo txapelketak duen arrakasta ikusirik eta Covid-19ak ekarri dituen hertsadurak kontuan harturik", Bokaleko gela "ttikiegi" gelditu zaiela azaldu du Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Senpereko Larreko aretora aldatu duela saioa.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 13a
Larzabaleko saioa. Argazkia: Bertsozale.eus.

180 bertsozalek bete zuten urriaren 10ean Larzabaleko Herriko gela, kanporaketetako laugarren eta azken saioa entzuteko. Honelaxe geratu zen saio horretako puntuen taula:

Kerman Diaz (306 puntu).

Xan Alkhat (304,5 puntu).

Mizel Mateo (299,5 puntu).

Johaine Sarraillet (293 puntu).

Oneka Arteaga Olasagasti (290,5 puntu).

Josu Txoperena Iribarren (285 puntu).

Final herenetarako sailkatuak eta saioak

XILABA txapelketa final herenetara iritsi da eta hauek dira sailkatutako hemezortzi bertsolariek jokatuko dituzten saioak:

Urriaren 17an Senpereko Larreko gelan: Miren Artetxe Sarasola, Aitor Servier Etxexuri, Kerman Diaz, Patxi Iriart Hiribarren, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Gillen Hiribarren.  

Urriaren 24an Sohütako Herriko gelan:  Maddalen Arzallus Antia, Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna eta Elixabet Etxandi Goienetxe.

Urriaren 31n, Izturitzeko Herriko gelan: Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate.