Ekainaren 24an egingo dituzte ekimenak Eperra eta Basabürüko ikastolek.
2022-2023 kurtsoan zehar, Xiberoko ikasle, guraso, irakasle eta ikasle ohiak hainbat ekimen antolatzen aritu dira, bertako hainbat herritan. Dokumentalak, hitzaldia, kantaldia, bertsoak eta gehiago antolatu dituzte.
Orain arteko ekitaldiek parte hartzea handia izan dutela nabarmendu dute antolatzaileek, eta Xiberoko euskararen kulturaren eskaintza indartzea lortu dutela. Kazeta.eus-ek jaso ditu beraien hitzak: “Ikastola eskola soil bat baino gehiago, euskal komunitatearen indartze, aberaste eta zabaltze tresna dela baietsiz.”
Festa handia larunbatean izango da
Egun osoko festa proposatu dute, ekainaren 24an. Aterpetu dituzten guneetatik itzuli batekin hasiko dira, ondoren bazkaria, eta 19:00etatik aurrera kontzertuak, Xiberoots, Kilimak, Frigo eta DJ Üzkülüz ariko dira. Ikastolekin lotura izan duten familiei eskatu diete laguntza.