argia.eus
INPRIMATU
Xeyri irtenbidea aurkitu diezaioten eskatzeko manifestazioa deitu dute langileek
  • Zumaiako Xeyko langileek borrokan jarraitzeko asmoa dute. Atzo goizean Lan Saileko arduradunekin bildu ziren Gasteizen. Ordu berean manifestazioan ateratzeko deia ere egin zuten. Martxa hau uztailaren 21ean egingo da, 19:00etatik aurrera. 

Baleike @baleike 2017ko uztailaren 14a
Xeyko langileak, ostegunean, Lakuan. Argazkia: Bittor Bengoa

Xey ixteko asmoa erakutsi zuen pasa den astean enpresaren zuzendaritzak eta horretarako txostetan prestatuta du. Aste honetan bertan, enpresa aurrean egindako agerraldian, langileek adierazi zuten enpresa bideragarria dela eta Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten egoera honen errudunak den zuzendaritza salatzeko. 

Atzo Lakuan izandako bileran, enpresarentzako inbertsore baten bila dabiltzara adierazi zien Lan Sailak Xeyko langileen ordezkaritzari, "enpresa berriro martxan jartzeko eta ahalik eta lanpostu gehien mantentzeko". 

Bitartean, manifestazio baterako deia egin dute langileek eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Manifestazio hau datorren ostiralean, hilaren 21ean, egingo da, 19:00etan eta Erribera kaleko magnoliotik abiatuta. 

Albiste hau Zumaiako Baleikek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.