Xey enpresa itxi eta 170 langileen kaleratzea jakinarazi du zuzendaritzak

  • Enpresako zuzendaritzak jakinarazi die langileen ordezkariei enpresa ixteko txostena aurkeztuko duela datorren astean. Gaur egungo jabeek ez dute aurrera jarraitzeko aukerarik ikusten eta irtenbide bakarra enpresa likidatzea dela diote. Enpresaren kargu egingo den eroslerik agertu ezean, behin betirako itxiko da Xey. Guztira 170 bat langile dauzka, 140 Oikiako lantegian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 07an - 09:03
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espero zezaketen albisterik okerrena jaso dute Xeyko langileek enpresako zuzendari nagusi Juan Fanorekin egin duten bileran: zorrei aurre egiteko ahalmenik gabe gelditu omen da enpresa eta, diru sarrera berririk iritsi ez denez, datorren astean enpresa ixteko txostena aurkeztu beste aukerarik ez zaiela gelditzen. Maiatzean mobiliziazioekin hasi zirenetik langileek beti defenditu dute enpresa bideragarria dela eta lanpostuei eusteko konpromisoa eskatu diete akziodun nagusiei, Eusko Jaurlaritza tartean. Baina enpresak zor handiak ditu (30 milioitik gora) eta haiei aurre egin ezinik gelditu da, akziodunek diru gehiago ez jartzea erabakita.

TSko eredua

Itxiera txostena datorren astean aurkeztuko du enpresak. Epaileak onartzea da normalean eta, behin autoa kaleratzen duenean, enpresa likidatzeko prozesua hasiko da. Enkantera aterako da, eta gelditzen zaien itxaropena da jarduerarekin segitzeko asmoa duen erosle bat agertzea. Horixe da langileek landu nahi duten bidea, eta horretarako bilerak egin nahi dituzte administratzaile konkurtsalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Enpresa likidatzeko garaian, Eusko Jaurlaritzari eskatuko diote erosleren bat aurkitzeko ahalegina egin dezala, eta baldintzen artean lehenestea lanpostuak, TS fundizioarekin egin zen bidetik. Bestalde, oraindik ere enpresaren datu ekonomikoen berri ez daukatela salatu dute. Informazioa eskuratzen saiatuko direla iragarri dute, enpresaren gainbehera ekonomikoan administrariek zer nolako erantzunkizuna izan duten argitzeko.

Behin itxiera txostena indarrean sartzen denean, langileentzat egoera ez da batere erraza izango, eta litekeena da FOGASAra jo behar izatea zor zaien diruaren zati bat kobratzeko. Dena den, langile askori hamabi soldata zor dizkie enpresak eta FOGASAk gehienez lau baino ez ditu ordaintzen. Kalte ordainari dagokionez, 20.000 euro ordaintzen ditu FOGASAk gehienez, lan egindako urteen arabera. Xeyren kasuan, kontuan hartuta finantza erakundeekin daukatela zorra eta enpresa erabat hipotekatuta daukatela, salmenta posible batetik lortutako dirua aurrera zorra kitatzera bideratuko litzateke. Xeyk 170 bat langile dauzka, haietako gehienak, 140 inguru, Oikiako lantegian. 

Artikulu hau Baleikek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
Volvok bertan behera utzi du Altsasuko Sunsundeguin egin behar zuen inbertsio erraldoia

2023ko maiatzean iragarri zuten Volvo multinazionalak inbertsio handia egingo zuela Nafarroako Sakanako autobus enpresan. Orain, ordea, akordioa bertan behera gelditu dela adierazi dute bi enpresek.


Gerrak sortzen dituen euskal industria militar berria: Satlantis-en adibidea

Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


2024-03-19 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


Europako Banku Zentralak “erreforma estrukturalak” iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Eguneraketa berriak daude