Konfinamendu aro hau arintzeko aukera bat izan daiteke bertso zaharrak entzutea, eta horregatik, Xenpelarren "Miseriaren adarrak" bertso sorta berreskuratu eta musikatu egin dugu, nahi duzuenean entzuteko.
Xenpelarrek jarritako bertso sorta honetatik ezaguna da 'ezkondu eta ezkongai' bertsoa, baina sorta bera ez hainbeste. 1867an jarri zituen eta umore gordinez, egoera larria izanik ere irribarre eginarazteko helburuz. Hamalau bertsoko sortatik sei hautatu ditugu, Olatz Kortak kantatu eta Xabier Zubeldiak musikatu dituenak.