argia.eus
INPRIMATU
Xaretan pastoral bat emango dute lehenengoz
  • Urriaren 15ean eta 16an izango dira emanaldiak, Zugarramurdiko leizeetan; Xareta eskualdean lehenengoz egingo da pastorala.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 22a
Pastoralaren aurkezpena. (Argazkia. Erran.eus)

Maddiren trajeria izango da Xareta eskualdean egingo den lehenengo pastorala; Zugarramurdiko leizeetan izango dira emanaldiak, eguraldiak eta azpiegiturak uzten badute, 2022ko urriaren 15ean eta 16an.

Pastoral honetarako, Maddi gaztearen kondaira hartu dute oinarri, eta Xareta eskualdearen historian txertatu dute. Pantxika Urruti izango da Maddiren trajeria pastoralaren errejente edo zuzendaria, eta Gerardo Mungia nafarrak idatzi du pastorala.

Tarteka Zuberoatik kanpo egiten da Pastorala, eta kasu honetan, pastorala ez da zuberotarrek egina izango, Xareta eskualdeko biztanleen esku egongo baita; zehatzago, Sara, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietako herritarren esku.