Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.
Edizio erabat berritua dakarte, euskal kulturaren dibulgazioko klasiko garaikide bat bilakatua da jada liburua, milaka ale joan direlarik munduan zehar euskaraz, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.