Berak emandako ayahuasca substantzia hartuarazi eta gero egin zuen sexu abusua.
Baztanen, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak. Gizona xaman lanetan zebilen, eta erritu bat egiteko landareekin egindako substantzia bat eman zion emakumeari. Erasotuak salatu duenez, substantziak eragindako nahasmen egoeraz baliatu zen xamana sexu abusuak egiteko.
Gizasemea Madriletik etorria zen Baztango herri batera, “gorputzaren garbiketa zeremonia” bat ospatzeko zenbait emakumerekin eta saio bakoitzeko 80 euro kobratzen omen zien.
Albistea Erran.eus-ek argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta