Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.
Euskal Herrian arrasto sakona utzi duen poeta-kantariaren bizitza eta obrari errepasoa egin dio, Nafarroatik, Fermin Erbiti kazetariak. Xabier Leteren bizitza eta obra aztertu eta ezagutu dutenen testigantzak jasoko ditu Erbitik saioan, horiek Leteren kantu eta hitzekin uztartuz. Ainhoa Urien, Alex Gurrutxaga eta Elixabete Perez Gaztelurekin batera, Leteren obran murgilduko gara; baina, gainera, Lete ongi ezagutu zuten Antton Valverderekin eta Jose Angel Irigarayrekin ere mintzatuko da, haren bizitza gertutik ezagutzeko.