Larunbat honetan Xabier Leteren omenezko kantaldia egingo da Usurbilgo (Gipuzkoa) Oiardo Kiroldegian, Jexux Artze kultur elkarteak antolatuta. Haren hitzak eta musika uztartuko dituzte jaialdian Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Amaia Zubiriak, Pettik, Paco Ibañezek eta Joxean Artzek. Emanaldia 22:00etan hasiko da.
ARGIAk kantaldi berezi horretaz gozatzeko aukera eskaini nahi die bere harpidedunei. Hamar sarrera zozketatuko ditugu, bost harpidedunentzat bina. Zozketan parte hartzeko 943-371545 telefono zenbakira hots egin ala idatzi mezu bat sustapena@argia.eus helbidera, ostiral eguerdia (12:00) baino lehen. Bost irabazleen izenak 13:00ak aldera jakinaraziko ditugu, eta orduan jarriko gara harremanetan beraiekin.
- Irakurri Usurbilgo Noaua! aldizkariak kantaldiari buruz plazaratutako artikulua (PDF).