Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza Irazustak, Antton Valverdek, Pettik eta Amets Arzallus bertsolariak parte hartuko dute emanaldi horretan. Kontzertua 22:00etan hasiko da.
- Sarrerak on-line: www.kutxasarrerak.net
Urriaren 8an Bilbon
Lehenago, urriaren 8an, Xabier Lete gogoan biraren beste emanaldi bat egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Han arituko dira Mikel Urdangarin, Anje Duhalde, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Amaia Zubiria, Jabier Muguruza, Arantxa Irazusta, Erramun Martikorena, Petti, Kirmen Uribe, Unai Elorriaga eta Igor Elortza.
- Sarrerak: www.generaltickets.com.