Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslearekin hitz egin dute Arrosa Sareko Zebrabidea saioan. Eusko Jaurlaritzak hedabide euskaldunen alorrean modan jarri zuen irismenaren kontzeptuaz aritu dira.
Irismena zer den, nola neurtzen den eta hori kontuan izanda euskarazko hedabideek irismenaren arloan zein erronka izan behar dituzten aipatu ditu Landabideak.
Albiste hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.