Xabier Erro mendizalea (Lesaka, 1946) zendu da, 1980an Everest gailurrera iritsi zen euskal espedizioko kidea, Hondarribiako bere etxean.
1980ko hamarkadan harreman estua izan zuen ARGIArekin (hainbat kolaborazio egin eta argazki artxiborako irudi ederrak bidali zituen), eta elkarrizketa biren protagonista ere izan da.
2015ean Gorka Azkaratek egin zion elkarrizketako goiburua duzue Everesteko ikurrinari erreferentzia egiten diona. Halaxe gogaratzen zituen 1980koak: "1974an Everest igotzeko lehenengo euskal saiakera egin zen, Tximist espedizio sonatua tarteko. Cegasa enpresa izan zen babesle nagusia, hortik espedizioaren izena. (...) Ez zuten gailurrera iristerik lortu, eta berehala bigarren saiakera egin nahi izan zen. Garai hartan, baina, ez zen gaur egun bezain erraza Everestera igo ahal izateko baimenak lortzea, eta urte batzuk itxaron behar izan genituen (...) Bigarren saiakera hartan ere (1980an) Cegasa enpresa atzean egon arren, Bilboko Udal Aurrezki Kutxak 8 milioi pezeta eman zituen. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko udal askok diruz lagundu zuten espedizioa. Nafarroako Erriberako udal askok ez ezik, Ipar Euskal Herriko udal askok ere lagundu zuten diruz. Horrek eman zion benetako naziotasun izaera espedizioari. Aldaketa garaia zen eta sekulako ilusioa genuen alde horretatik ere (...) Zalantzarik gabe [garaipen politikoa ere izan zen nolabait]. Guk baino lehenago oso nazio gutxik zeukaten Everest igota, eta arrakasta itzela izan zen hura Euskal Herriarentzat".
Bestalde, ARGIAk 1981ean egin zion elkarrizketa duzue honakoa: Everest-etik Lhotse Shar-era. Lotseren azpi-tontor Lotse Shar mendira (8.383 m) egindako espedizioaz mintzatu zen Erro, baita Everestekoaz ere. Besteak beste, kontatzen zuen espedizio horretarako hiru milioi pezeta lortu zituztela. "Asko al da?" ARGIAk galdetu. Eta Errok erantzuan: "Begira, Himalayako zortzi mila metrotako mendia egiteko behar den espedizioa montatzeko, oso diru gutxi duk. Everest egiteak 16 milioi eraman zizkian. Hortik aparte, han filmatutako materialarekin hemen filmea egiteak beste bosto milioi eraman dizkik. Beraz, filmea eta guzti hogeita bat milioi. Eta oraingo honetan hiru milioirekin egin behar izan diagu dena zeren orain ere filme bat egin diagu 16 mm.tan. (...) Eske Everesteko hartan kondizio onenetan mugitu gintuen. Katmanduko hotel onenetsuenetan, haize akondizionatuarekin, e.a. Orain aldiz, hotel merke batetan. Pentsa pertsona eta eguneko hamabost bat rupia ordaintzen genizkian -hogei bat duro-. Bestalde, Everest egiteko hogeita hamar sherparekin kontatzen genian eta oraingo honetan birekin bakarrik. Osea, kondizio minimoetan joan gaituk azken hau egitera".
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Mendietxe museoak zabaldu ditu ateak, irakurri dugu Berria-n. Eta boteprontoan pentsatu, "hau izango al da EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa fundazioak ireki nahi zuen museoa?". Ramon Olasagasti kazetariak argitu dizkigu zalantzak: "Alex Txikon alpinistaren... [+]
Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]
Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]
Maiatzean Elena Quispe Tincuta (El Alto, La Paz, Bolivia, 1998) eta Cecilia Llusco Alaña (El Alto, La Paz, Bolivia, 1985) txolita eskalatzaileak Hego Euskal Herriko hiriburuetan izan ziren Cholitas dokumentala aurkezten Alboan, Entreculturas eta Oxfam GKEen ekimenez... [+]
Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.
Euskal Mendizale Federazioak 100 urte beteko ditu datorren maiatzaren 18an. 1924an sortua, mendeurrenak bide eman digu mendizaletasunak izan duen eboluzioaz eta aurrera begirako erronkez aritzeko. Sekula baino jende gehiago dabil geurean mendian, eta aldatzen ari da hura... [+]
Euskal Herriko Mendi Federazioa sortu zela 100 urte beteko dira maiatzaren 18an, eta urteurrenaren harira hainbat ekimen izango da datozen hilabeteetan. Gailurretan izan gaitun erakusketa ibiltaria da lehenbizikoa, Iruñeko Planetarioan ikusgai dagoena, zeinak biltzen... [+]
2006an, mendi-lasterketen mundua artean berri-berria zela, “apur bat kasualitatez” hasi zen kirol horretan Oihana Azkorbebeitia, eta gaur egun ere arineketan segitzen du. Bide horretan, palmares ikusgarria bildu du, baina berak argi dauka zer ematen dion... [+]
57 film eskainiko dira, horietako bederatzi EAE mailako estreinaldiak. Edurne Pasaban omenduko dute aurten WOP Fundazioa sariarekin. 24.800 euro banatuko dituzte hamabi saritan, sail ofizialean lehiatuko diren lanen artean.
Duela lau urte Islandiako Okjökull eta Suitzako Pizol glaziarren omenez egindako hiletek bezala, frantziar Alpeetan dagoen Alpe D’Huez estazioak hartzen duen Sarenne-ko glaziarrari emandako agurrak larrialdi klimatikoaz ohartarazi nahi ditu herritarrak.
Iratiko eski estazioa, 1968an inauguratua, iraupen eskia egiteko aukera eskaintzen duen Ipar Euskal Herriko bakarra, itxi egingo dute datorren denboraldian, larrialdi klimatikoa dela-eta.
Arabako toki ezezagun bezain ederrean kokaturik, Azazeta errepideko bortu baten izena delako etorriko zaio askori burura, irratian neguan kateak behar direlako bakarrik entzuten dugun toki bakarti horietakoa. Baina Azazeta hori baino gehiago da. Eta orain ezagun egin zaigu... [+]
Aralarko goi mendietako paisaia zoragarrietan paseatzea maite dutenek –udaran larre eta neguan elur– edo mendizerrako basoak zaintzen dituzten abeltzain eta herritarrek, orban zarpail bat ikusiko diote hemendik ez gutxira, Nedgia Navarra SA enpresak gasbide bat... [+]