Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak atzo arratsaldean Xorroxin Irratian egindako adierazpenak direla eta, Nafarroako Euskarazko hedabideek gutun irekia plazaratu dute. Hiru puntutan laburbildu dituzte euren iritzi eta eskaerak:
1. Urte osoa jiraka eta bueltaka ibili ostean, ezin dugu sinetsi uztailean agindutako 240.000 euroak ez dituztela banatuko.
2. Kasu eta une honetan Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari dagokio Gobernua konbentzitzeko edo presionatzeko ardura.
3. Diru laguntza deialdia ateratzeko erabakia oraingoz Nafarroako Gobernuaren eskuetan dagoen heinean, eta egoeraren larritasuna kontuan hartuz, Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari eskatzen diogu, Gobernua konbentzitzeko eta presionatzeko eduki ditzakeen bide guztiak erabili ditzala, bere kargua mahai gainean jartzeraino beharrezkoa izanez gero.
- Gutun osoa irakurri: Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari (PDF)