argia.eus
INPRIMATU
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”
  • Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 02a
Xabier Albistur \'Diario Vasco\'-rekin egindako elkarrizkeren une batean.

Donostiako alkate izana 1987 eta 1991 artean Eusko Alkartasunatik, Espainiako Kongresuko diputatua eta senataria ere izandakoa EAJtik, Xabier Albisturrek Donostiako metroaren proiektuaren kontra hitz egin du Diario Vascorekin egindako elkarrizketa batean.

“Metroa alferrikako obra bat da. Beste modu batean konpondu zitekeen, batez ere egiten duen ibilbideagatik”, azaldu du. Alkate-ohiak jakinarazi duenez Ernesto Gasco mugikortasun zinegotziari beste alternatiba bat azaldu zion, Urumea ibaia azpialdetik igaro eta Herrera auzoraino iristeko; “arrazoi teknikoengatik” ezezkoa erantzun omen zioten.

“Iruditzen zait proiektua ez dela nahikoa anbiziotsua, suposatzen duen inbertsiorako eta  egin behar den obrarako”, esan du Albisturrek. “Erabakiak hartu dira eta orain bakoitzak berea eman beharko du. Baina iruditzen zait zerbaitek huts egin duela proiektuarekin, ez dakit ondo ote zegoen neurtua, aztertua eta sakondua, ea non sartu behar ziren. Halako atzerapenak ez zaizkio batere komeni hiriari”.