Alternatiba Tourra Euskal Herrian barrena dabil jada. Baionara bidean dago. 30.000 mila lagun espero dute Lapurdiko hiriburuan. Alternatiba Tourrean ari den Bizi!-ko Xabier Harlouchetekin mintzatu gara egindakoaz eta larunbateko ekimenaz.
Egin iezaguzu orain arteko ekimenaren bilana.
Formatu klasikoan ari gara, egunean ibiliz eta gauean hitzaldiak eta informazio trukeak eginez tokian toki. Laborantza Ganbaran izan gara, Ainhize-Monjolosen. Bertako Alternatibako kideen eskutik laborarien gaiak landu ditugu, berdin Ezpeletan eta Bidasoako Beran. Donostian harrera izan dugu eta Miarritzetik iragan ondoren, Baionan izanen gara asteburuan. Sentsibilizazio kanpainaren kariz, hitzarmenak egiteko xedea dugu. Klima aldaketa da gure gai nagusia. Praktika batzuk gaitzetsiz batera, multinazionalek gai fosilei buruz duten praktika salatu dugu: TOTAL talde energetikoaren edota banketxe nagusien aurrean geratu gara bidean, haien politika energetikoa eta ekonomikoarekiko gure desadostauna agertzeko. .
Duela bost urteren ondoren bigarren Alternatiba Tourra.
Lehen ekitaldian 12.000 pertsona bildu zen, eta bigarrenean askoz gehiago espero ditugu. 300 ekimen izanen dira bederatzi auzotan sakabanatuta, 200 hizlari izanen dira 50 hitzaldietan. Karrikako animazioa ziurtatu dute hainbat taldek: kantari, antzerkilari, musikari eta dantzariak. Ageri denez, sektore asko engaiatua da, seinale ona da. 1.030 boluntariok eman dute izena, ekimena erraldoia da. Alternatiba itzulia kari klimaren eta bio-aniztasunaren alde bortizkeriarik gabeko 120 ekintzatik goiti eramanak izan dira.
Baionako ekitaldiak "lurralde mailako" alternatibak azpimarratuko ditu eta "Zazpi desafio engaiamendu"-ren bidez egunerokotasunean alternatibak eskalaz aldatuko dituen iniziatiba bultzatuko!
Alternatiben dinamika indartu da 175 alternatiben herrixka egin direlarik bost urtez. Baionako ekitaldiak "lurralde mailako" alternatibak azpimarratuko ditu eta "Zazpi desafio engaiamendu"-ren bidez egunerokotasunean alternatibak eskalaz aldatuko dituen iniziatiba bultzatuko!
Parte-hartzaile guztiek proposatutako ideiez osatua, urtean barrena, eguneroko ekimenetan, lantzeko gomendioak jasoko dira lema honen harian: “Denak aldatzen bagara, dena aldatu daiteke”.
Halaber, lurralde alternatibak gauzatzeko maila ezberdinak daudela kontuan hartu dugu, instituzioekin eta hautetsiekin jorratu beharreko gaiak dira guk proposatzen ditugunak. Klima aldaketa borrokatzeko badaude botere guneetatik hainbat eskaintza, baina horien zain egon gabe, lurralde bakoitzak bere beharrak eta arrenkurak azalarazi helarazi behar dizkie tokian tokiko agintariei.
Euskaraz bizitzeko bidea ere baduzu langai, antza.
Alternatiben herrixken jarduerak gauzatzeko jende asko biltzen da, mundu osotik datoz hizlariak, hizkuntza anitzetan aritzen dira. Nola ziurtatu euskaraz bizitzeko parada, ordea? Arlo hori ere erraztu nahi izan dugu, euskara praktikan jartzeko Gida berezi bat landu dugu. Euskaraldia kanpainarekin bat eginez, gida berezi horren bidez, euskararen bi soslaiak identifikatzeko manera eskaini nahi dugu: Ahobizi eta Belarriprest delakoak identifikatzeko txapa edota pegatina berezi bat zabaldu ditugu, haiek ere euskara biziarazteko eragile izatea nahi dugu, komunikazioa euskaraz errazteko. Alternatiben herrixka ekimenak ere euskararen aldeko saioa egin nahi du.