Ogasunari iruzur egiteagatik epaitu dute Alonso, baina epaileak ez du erruduntzat jo eta kargurik gabe aske geratu da.
Madrilgo auzitegiak Xabi Alonso absolbitu egin du Ogasun Publikoaren aurkako hiru delitutatik. 2010, 2011 eta 2012an iruzur egitea leporatzen zioten Alonsori, eta fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zuen.
Auzitegiak asteartean jakinarazi du sententzia. Errekurtsoa jartzeko aukera dago, oraindik, Madrilgo epaitegi gorenean.