Euskal Herriko nahiz Espainiako Estatuko 13 hiritan ekimen bateratua egin dute asteazkenean: Women in Black. Udako bi hilabete eta erdian estatuan 34 emakume erail dituztela salatu dute.
Artearen eta performancearen bidez egin dute salaketa: beltzez jantzitako emakumeak hirietako kaleetan lurrean botata agertu dira, gorputz hilak irudikatuz.
Euskal Herrian Donostia, Bilbo, Bergara eta Algortak egin dute bat asteazkeneko deialdiarekin. Lehen aldiz Bilbon egin zuten Women in Black, Maria Seco eta May Serranok bultzatuta. Geroztik, Bilbon, Iruñean, Gasteizen, Donibane Lohizunen, eta Estatuko eta Europako beste hiri askotan ere egin dute performancea.
Algorta
Bergara
Bilbo
Donostia
Madril
Teruel
Xixon
Zaragoza
Colmenar Viejo, Madril