argia.eus
INPRIMATU
Willy Toledo aktorea behin behinean aske “Jainkoa iraintzea” egotzita atxilotu ostean
  • Hogei ordu atxilotuta eduki ondoren, ostegun goizean behin behineko askatasuna eman diote aktoreari. Epailearen aurrean ez du adierazpenik egin.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 14a
Willy Toledo artxiboko argazki batean. (Argazkia: El Salto)

Sare sozialetan “jainkoa iraintzeagatik” salaketa jarri zioten zenbait abokatu katolikok. Toledo ez zen aurkeztu epaiketetara eta Madrilgo instrukzio epaitegiak atxilotzeko agindua eman zuen asteazkenean.

“Nire bizilagunek, sei polizia ikusi zituzten nire etxe inguruan. Horregatik, terrazetatik egin nuen ihes, baina, taxiak hamar minutu behar izan zituen nengoen lekura etortzeko eta poliziek harrapatu egin ninduten”, azaldu du Toledok.

Endika Zulueta abokatuak adierazi du ez ziotela Toledo ikusten utzi. “Mundu guztiak du eskubidea epailearen aurretik igaro baino lehenago bere abokatua ikusteko”.

Zuluetak adierazi duenez, “kasua atxibatzeko eskatu dugu eta orain epailearen esku dago kasua amaitutzat jo edo ez”.