argia.eus
INPRIMATU
Wikipediako editoreen %13 da emakumezkoa
  • Edonor izan daiteke eduki sortzaile, baina generoen arteko arrakala birsortuz oso gutxi dira Wikipedia elikatzen ari diren emakumeak. Madrilen taldea sortu da norabideari buelta emateko asmoz.

ARGIA @argia 2015eko abenduaren 18a
Geure Gela Wikipedian taldeak facebooken duen gunea.

Munduko entziklopediarik mardulena da Wikipedia. Egunero 6.000 artikulu sortzen dira, hilero 500 milioi pertsonak erabiltzen du eta 288 hizkuntzatan dago.

Eduki sortzaileen artean ordea, generoari dagokionez, alde ikaragarria dago. Gutxienez edukia hamar aldiz aldatu duten editoreak hartu dituzte kontuan kalkulua egiteko, 300.000 inguru dira, eta horietatik emakumeak %9tik %15era bitartean.

Madrilen (Espainiako Estatua) “Geure Gela Wikipedian” ekimena jarri dute abian. Tailerrak egiten dituzte emakume eduki sortzaileen kopurua alda dadin, baina helburua ez da hain sinplea, Carmen Galdón eragileak dioenez: “Beharrezkoa da Wikipediako editore kopuruak gora egitea, baina entziklopedia aske honetan dauden joera sexistei buelta eman nahi badiegu, ezinbestekoa da ikuspegi feminista nabarmeneko edukiak sartzea”.