argia.eus
INPRIMATU
Wikipedia euskaraz, 10 urte sarean
  • Gaur hamar urte bete dira euskarazko Wikipedia sortu zenetik. "Ekarpen libre kolaboratiboen bidez" osatzen den online entziklopedian euskarazko 106.660 artikulu daude jada. Urteurrenaren harira, Durango Azokan ireki berri duten Kabi@ gunean euskal Wikipediari eskeiniko diote gaurko eguna.

2011ko abenduaren 06a

Hasteko, euskal Wikipediaren inguruko hitzaldia eta itzulpen automatikorako tresnari buruzko aurkezpentxo bat egingo dira. Ondoren, 10:30etik aurrera, arlo praktikoa izango da nagusi. Tutore batek lagunduta, partaideek edukiak zuzenean sartzen eta editatzen ikasteko aukera izango dute egun osoan zehar. Izan ere, norberak ahal duen neurrian ekarpenak egitea da Wikipediaren ardatza. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da nork bere ordenagailua eramatea.

Ekimenaren antolaketan parte hartzen duen Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Wikipedia editatzeko gida (PDF) kaleratu du bere webgunean.