argia.eus
INPRIMATU
Wikileaks-en sortzaileetako baten desagerpena salatu dute
  • Norvegiako poliziak ikerketa abiatu du Arjen Kamphuis-en desagerpenaren berri izan ostean. Azken urteetan mundu osoko botere ekonomiko eta politikoek ezkutuan zeuzkaten dokumentuak sareratzeagatik ezaguna egin den Wikileaks atariaren sortzaileetako bat da.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 05
Kamphuisen desagerpenaren berri ematen duen afixa.

Zibersegurtasunean aditua da Kamphuis eta, Wikileaksen sortzailea izateaz gain, kazetarien informazio-segurtasuna babesteko eskuliburu baten egilea da Silkie Carlorekin batera.

Wikileaksek Twitter bidez adierazi duenez, abuztuaren 20an ikusi zuten azken aldiz Norvegiako iparraldean dagoen Bodo hirian eta hilaren 22an Trondheim-era joateko trena hartzekoa zen.

 

 

 

Euronewsek emandako informazioaren arabera, poliziak ez daki non egon daitekeen eta gertatu ahal izan zaionari buruzko inolako espekulazio egiteari uko egin dio hedabideen aurrean. Desagerpenaren berria zabaldu denetik, ordea, hipotesi asko zabaldu dira sare sozialetan, Bodo eta Trondheim artean dauden 700 kilometroetan Kamphuisi gertatu zaionaren inguruan.