argia.eus
INPRIMATU
Wikileaks-en aurkako neurriak hartu dituzten webguneak erasotu dituzte
  • Julian Assange Wikileaks-eko fundatzaileari elkartasuna erakutsi asmoz, Visa.com, Mastercard.com eta Paypal webguneak erasotu zituzten internauta batzuek atzo. Payback etiketa erabiltzen ari dira hackeo operazioa izendatzeko. 'Ordainak bueltan' moduan itzul liteke euskaraz eta zerbitzu horiek Wikileaksen aldeko diru laguntzak biltzeari uko egin diote.

2010ko abenduaren 09a
Visa.com erasotuko dutela zabaldu dute

Adibide gisa, honakoa zioen bart 21:00ak inguruan zabaldu zen mezuak: "VISA.COM ERASOTUKO DUGU ORDUBETE BARRU. EDUKI ZURE ARMAK PREST http://bit.ly/e6iR3X ETA ADI EGON"

22.00etan puntuan visa.com webgunea hartu zuten mundu osoko milaka erabiltzailek.

Mastercard eta Visak Wikileaks-en aldeko dirua biltzea debekatu zuten. Julian Assange Wikileaks webgunearen fundatzaileak kartzelan pasa beharko ditu abenduaren 14a bitarteko egunak. Atzo atxilotu zuten Londongo polizia etxe batean bere kabuz aurkeztu zenean. Interpolek bera atxilotzeko agindua zabaldua zuen. Erresuma Batuak Assange estraditatu ala ez erabaki beharko du orain. Sexu delitu bat egin izanaz akusatu dute Wikileaks-eko burua, nahiz eta berak salaketa guztiak ukatu dituen. Assangek salatu du bera isilarazteko maniobra politiko bat besterik ez dela. Australiako Kanpo Harremanetako ministroak, Kevin Ruddek, AEBak egin ditu Wikileaks webgunean beren dokumentu sekretuak zabaltzearen erantzule.