WhatsApp aplikazioa ordenagailuetan erabili ahal izateko aukera eskainiko duen web bertsioa jarri dute martxan.
Aplikazioa ordenagailuan erabilgarri izateko beharrezkoa da kamera eta WhatsApp aplikazioa duen mugikor bat izatea, WhatsAppek bere blogean azaldu duenez.
Aplikazioak telefonoan instalatuta eta eguneratuta egon behar du. Gero, aplikazioaren webgunera joan eta bertan azaltzen den QR kodea eskaneatu behar da bi gailuak lotzeko.
Momentuz webguneak honako mugikorrentzat eskaintzen du zerbitzua: BlackBerry, BB10 eta Windows Phone.
Ordenagailuan Google Chrome nabigatzailea baino ezin da erabili.
Telgramek eskaintzen duen aukera
WhatsAppen konpetitzaile den Telegramek jada eskaintzen du aukera hori.
Nabigatzailea duen edozein ordenagailutan erabili daiteke Telegram aplikazioa.