argia.eus
INPRIMATU
WhatsApp aplikazioa euskaratzen laguntzeko aukera ireki dute
  • WhatsApp, sakelako telefonoetan mezu bidezko komunikazioa ahalbidetzen duen aplikazioa itzultzeko sistema ireki dute. Milaka dira telefono inteligenteekin aplikazio hori darabilten euskaldunak, baina orain arte ez da aplikazioa bera euskaraz deskargatzeko aukerarik izan. Itzulpenean laguntzeko, prestatu duten webgune berezian sartu, Facebook edo Twitter bidez erregistratu eta esaldiak banaka banaka itzultzeko sistema topatuko du erabiltzaileak. Hasieran dauden hizkuntzen artean ez dago euskara, baina behin bakoitzak darabilen hizkuntza hautatzean, zerrendako lehenengotakoa da "basque".

2012ko maiatzaren 04a
Webgune bereziaren orria

WhatsApp Yahoo!-ko langile ohi batek sortu zuen eta Internet bidez testu bidezko mezuak, irudiak edo audioak bidal daitezke, bai pertsonei, baita taldeei ere.