Espianiako Hezkuntza sailak berriro aurkeztuko die gaur erkidegoei hezkuntza erreformaren zirriborroa, baina aldaketarik egin gabe. Proposamenaren arabera gaztelania hizkuntza nagusi bilakatuko litzateke eta hizkuntza koofizialak hautazkoak izango lirateke.
Hasiera batean, dokumentua abenduaren 4an ofiziala egitea zen ministroaren asmoa. Baina laugarren aldiz elkartuko da gaur erkidegoetako ordezkariekin, duela bi aste azaldutako erreforma bera aurkezteko.
Erkidegoek "erasoa" dela adierazi dute eta erantzuna eman diote erreformari. Horregatik egingo dituzten proposamenak "onargarriak" izan daitezkeela adierazi du Wertek. Baina “aldaketak proposatzeko aukera” hori balizkoa izango da “gaztelania baztertzen ez badu”. Aldaketarik proposatuz gero, hamar eguneko epearekin bidali beharko diote ministroari, gaurtik hasita.