argia.eus
INPRIMATU
Walden Bello: “Krisia globala izango da”
  • Walden Bello politikari filipinarra, ikertzailea eta idazlea da. Globalizazioaren aurka eta giza eskubideen alde egindako lanagatik da ezaguna. Periodismo Humano komunikabideak elkarrizketatu du eta elikadura burujabetzari buruz eta nekazaritza industriari buruz duen iritzia eman du besteak beste.

2012ko abuztuaren 21
Walden Bello

Periodismo Humanok argitaratutako elkarrizketatik pasarte batzuk itzuli ditugu:

“Kapitalismoari eta honek naturarekin duen harremanari begiratzen diogunean, ohartzen gara natura bizia produktu hiletan bilakatzen dela interes pribatuen ondorioz eta horrek izugarrizko zikinkeria sortzen du prozesuan. Krisi ekonomikoa, elikagai krisia eta ingurumen krisia oso lotuta daude kapitalismoaren dinamikarekin eta globalizazioarenarekin”.

“Bi krisiak, ekonomikoa eta elikadurarena liberalismo berriaren politikei lotuta daude, gizarteko hainbat sektore kaltetzen dituztenak, nekazari eta kontsumitzaile txikiak (elikagaien krisiaren kasuan) eta klase ertainak (krisi ekonomikoaren kasuan).

“Iparraldean nahiz hegoaldean, nekazariak eta beste hainbat lagun kapitalaren gutizietatik aldentzen saiatzen dira nekazari bihurtuz. Landetara itzuliz eta merkatuko indarren oinarrizko baliabide mugatu independentea ustiatuz. Auzoko laborantzaren agerpena, kontsumitzaileak eta nekazariak uztartzen dituen sareen sorrera eskualde mugatu batean… Jan Douwe Van der Ploegek berbasarritarazte bezala izendatzen duena da”.

“Garbi dagoena da ezin dezakegula korporazioen eta merkatuaren (berdinak dira merkatua korporazioek kontrolatzen dutelako) nagusitasun berdinarekin aurrera jarraitu. Egia da ekonomia kapitalista baten ondorenaz hitz egin dezakegula. Merkatuak ez luke desagertu beharko bestelako zereginak jokatu ditzakeelako, gizartearen balore handiak babestuz”.