argia.eus
INPRIMATU
Yevgueni Prigozhin Wagnerreko buruzagia hil da asteazkenean hegazkin istripu batean
  • Asteazkenean Mosku iparraldean gertatu da istripua. Hegazkin pribatu batean bidaiatzen ari ziren guztiak hil dira, tartean Yevgueni Prigozhin Wagnerreko buruzagia.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko abuztuaren 24a
Erreskate taldeak hegazkinak istripua izan duen tokian Erreskate taldeak hegazkinak istripua izan duen tokian

Yevgueni Prigozhin Wagnerreko buruzagia hil da asteazkenean hegazkin pribatu batean istipua edukitzeagatik, azaldu du Rosaviatsia abiazio zibil agentziak. Haren esanetan, Embraer-135 hegazkinez bidaitzen ari ziren eta lurra jo zuten Kuzhenkinon, Moskutik 350 kilometrotara.

Hegazkinean guztira hamar bidaiari zeuden, besteen artean, komandantea, hegazkineko zerbitzaria eta bigarren gidaria. Horietaz gain, beste zazpi bidaiariak Wagnerreko kideak ziren, Prigozhin bera da ezagunena baita Dmitri Utkin ere, errusiako militar ohia. Dena dela, gorpuak ikertzen ari dira oraindik, eta guztira zortzi gorpu berreskuratu dituzte.

Ukrainako RBC hedabidearen esanetan, aztertzen ari dira istripuaren kausak; gidariaren akatsa, arazo teknikoa edo kanpo esku-hartzea izan ote den, hain justu. Mendebaldeko estatu askok, horien artean AEBek, Errusiaren eskua ikusten dute istripuaren atzean.