Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakaria Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroarekin bildu zen asteartean Madrilen eta bileraren ondorioak lurrikara ekarri du Nafarroara. Madrilgo Gobernuak Nafarroako hainbat legeren aurka jarritako helegiteak –hamar bat dira Konstituzio Auzitegian– bertan behera uzteko eskatzera joan zen Barcina eta beste helegite bat esku artean duela itzuli da: Madrilen ustez, Nafarroako Ogasunak 1.513 milioi euro ordaindu behar dizkio.
Auzia 2012tik dator, urte hartan Volkswagenek erabaki zuen esportaziorako autoak zuzenean salduko zirela atzerrira beren ekoizpen zentroetatik, kasu honetan Nafarroatik. Ordura arte, egoitza Bartzelonan zuen Vaesa filialaren bidez egiten zituen autoen salmentak Nafarroako Volkswagenek. Horrek esan nahi du Nafarroako Gobernuak Volkswagenettik zegokion BEZa kobratzen zuela, baina BEZaren itzultzea Estatuko Zerga Ogasunaren bidez egiten zela, salmenta Bartzelonatik egiten zelako.
Aldaketa honek buruhaustea ekarri zion Nafarroari, aurrerantzean berak ordaindu beharko baitzion BEZaren itzulketa Volkswageni, urtero 200 eta 400 milioi euro artean. Horrek Nafarroako Gobernuaren diru kontuetan sekulako hondamena eragingo zuenez, Madrilgo eta Iruñeko Gobernuek adostu zuten 2012tik aurrera urtero 25 milioi euroko ordainketa egingo zela. Ez zen argi geratu, dena den, zer gertatzen zen 2007-2012ko urte garaiko doiketarekin (aurreko urteetakoa preskribitua geratu zen). Hori da orain Espainiako Gobernuak Auzitegi Gorenaren bidez Nafarroakoari erreklamatzen diona, bost urte horietako kitapena.
Barcina eta Montoro berriz bilduko dira 30ean
Barcina lehendakariak bilera gogorra izan zela esan zuen Nafarroara itzuli zenean eta helegite hau ere erretiratzea eskatu zion Montorori, baina honek hori bere esku ez zegoela erantzun zion. Irailaren 30ean beste bilera bat dute bi gobernuek Iruñean eta orduan saiatuko dira arazoa behin-betiko bideratzen. Ekonomi Hitzarmenean arbitro lanak egiten dituen batzordeak alde bientzat egokiena izan daitekeen irtenbidea hautatzea proposatzen du Barcinak eta helegitea erretiratzea.
Bitartean Nafarroako gune politiko eta ekonomikoetan urduritasuna zabaldu da, Espainiako Gobernuak erreklamatzen dituen 1.513 milioi horiek Nafarroako BPGren ia %10 suposatzen duelako. Esaterako, Nafarroako Gobernuaren hezkuntza aurrekontua 500 milioi euro ingurukoa da urtero.
Nafarroako oposizioko alderdiek oso gogor kritikatu dute UPNren Gobernuak gaia nola eraman duen, bereziki Madrilgo Gobernuaren helegiteen aurrean erakusten ari den otzantasuna. Ika-mika hauek guztiak helegite eta negoziazio testuinguru berezian ematen ari dira, besteak beste, aurten negoziatzen delako Ekonomi Hitzarmen berria Madrilekin. Hitzarmena bost urtean behin negoziatzen da eta oraingoa 2010-2014 garaikoa da. Horrez gain, Espainiako Konstituzio Auzitegiak Madrilek jarritako hamarren bat legeen helegiteez ebatzi behar du oraindik.
Informazio gehiago:
Fernando de la Hucha Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedradunak 2012an azaldu zuen Volkswagenen BEZaren auzia. Zabaltzen.net webgunean irakur daiteke (gaztelaniaz).
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
Nafarroako "eremu mistorako" deialdi bakoitzean, banan-banan, zehaztu beharko da euskarari zein atzerriko hizkuntzei ematen zaien puntuazioa, eta eremu ez euskaldunean ez da euskara baloratuko. Nafarroako Gobernuaren "jarrera euskarafobo, atzerakoi eta... [+]
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea du helburu Nafarroako Gobernuak hasitako prozesuak. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten udalerrien artean daude, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan eta Altsasu... [+]
EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.
Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.
Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu beharko litzatekeela esan du eta ez du argitu Nafarroako Justizia... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]