Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista ikustera, The Guardianen irakur daitekeenez.
Aurrez aipaturiko multinazionalek finantzatutako Europako Garraiorako Osasun eta Ingurumen ikertetarako elkarteak gizakiak eta tximinoak erabili ditu diesel motorraren isuriek eragiten duten kutsadura frogatzeko.
Froga hori egiteko gizakiak eta animaliak gela batean sartu zituzten eta barruan zeudela, Volkswagen Beetle auto baten gas isuriak igorri zituzten gela barrura. Horrela bizidunek gas horiekiko zuten erantzuna frogatu zuten.
Haserre agertu da Alemaniako Gobernua froga horien berri jakin ostean, “esperimentu horiek ez dute inolako justifikazio etiko eta zientifikorik”, adierazi du Gobernuko bozeramaileak. Garraio Ministroa ere haserre agertu da eta esperimentu horiek “gaitzetsi” ditu.
Frogak 2015. urtean egin zituzten eta Volkswagen multinazionaleko buruetako bat izan zen prestaketan aritu zenetako bat hedabideek jaso dutenez.