argia.eus
INPRIMATU
“Voice of Democracy” hedabidea itxi dute Kanbodian
  • Adierazpen askatasunaren eta giza eskubideen aurkako errepresioa areagotzen ari da Kanbodian.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko otsailaren 22a
Argazkia: Democracy Now.

Democracy Now hedabideak jakitera eman duenez, adierazpen-askatasunaren eta giza eskubideen aurkako errepresioa areagotzen ari da Kanbodian, Hun Sen lehen ministroak Kanbodiako Voice of Democracy irrati independentea joan den astean ixteko agindu ondoren.

Khmer Times hedabideak argitara eman duenez, Agindua Hun Manet etorkizuneko hautagaiari buruz publikatutako artikulu batengatik itxi dute. Irratiak atsekabea adierazteko eta txostenagatik barkamena eskatzeko gutuna bidali dio Hun Seni.

Sothoeuth Ith Voice of Democracy komunikabidearen taldeko zuzendariak egoera salatu du: "Iruditzen zaigu funtsezko zeregina izan duela egunkariak, pertsona zaurgarriei ahotsa emateko eta arazo guztiak gobernuari eramateko. Beraz, beldur gara hori Kanbodiako prentsa-askatasunaren atzerako urrats handia izan ote daitekeen".