argia.eus
INPRIMATU
ViƱaspre, Arriolabengoa eta Agirre nabarmendu dira lehen saioetan
  • Arabako Bertsolari Txapelketa 30 bertsolarik hasi dute. XV. edizioa aurtengoa eta iragan asteburuan abiatu da lehen fasea, final zortzirenak. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa gailendu da, nor bere saioan. Hurrengo asteburuan bukatuko da lehen fasea, eta hemezortzi bertsolari sailkatuko dira final laurdenetarako.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 05
Argazkia: bertsozale.eus.

Lehen saioa Amurrion jokatu da, apirilaren 1ean. Iñaki Viñasprek eskuratu ditu puntu gehien eta ondoan izan ditu Unai Anda, Paula Amilburu, Xabier Antia, Eukene De los Aires eta Aitor Najera.

Biasterin jokatu dute bigarren saioa, apirilaren 2an. Mahasti elurtuen artean, Manex Agirre gailendu da. Kantuan aritu diren beste bertsolariak Asier Otamendi, Manu Bendala, Aitor Ugarte, Ander Aranburu eta Unai Gomez izan dira.

Trebiñun jokatu da hirugarren saioa, apirilaren 3an. Andere Arriolabengoa nagusitu da bertan. Saio horretan kantatu duten beste bertsokideak izan dira Xabi Igoa, Asier Rubio, Irati Anda, Danel Herrarte eta Oier Arbina.

Datorren asteburuan bukatuko da lehen fasea

Datorren ostiralean, apirilak 8an, Legutioko Kultur Etxean jokatuko da laugarren final zortzirena arratsaldeko 20:00etan. Eta apirilaren 9an Langraizko Zentro Soziokulturalean egingo dute bosgarren final zortzirena, 17:30ean.

Hemen ikus daiteke Arabako txapelketako lehen fase honen sailkapena nola doan. Lehen hemezortziak pasatuko dira hurrengo fasera, final laurdenetara.