Villabonako bi txirrindulari hil ditu edanda zegoen gidari batek

  • Bizikletan Donejakue bidea egiten ari zirela, Leonen (Gaztela) gidari batek harrapatu egin ditu. Positibo eman du alkohol proban. Senar-emazteak dira hildakoak, eta zaurituta dago haien semea, 12 urtekoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 29an - 08:41

Ostegun goizean gertatu da ezbeharra, 11:23 aldera, Matallana de Valmadrigal herrian, Leonen (Espainia). Larrialdi zerbitzuen arabera, bizikletan zihoazen hildako senar-emazteak eta haien semea, 12 urtekoa. Bikotea bertan hil da, eta arin zauritu da semea eta Leongo ospitalera eraman dute.

Gidariak ihes egin du, eta handik hamazazpi kilometrora atxilotu du Guardia Zibilak. Positibo eman du alkohol proban: 1,16 mg/l, baimendutako tasa baino bost aldiz gehiago. Gainera, autoko asegururik gabe ari zen gidatzen. Lekukoek emandako deskribapenari esker atxilotu ahal izan dute gidaria. Atxilotutakoa Valladoliden bizi den kataluniar jatorriko gizonezko bat da.

Hildako gizonezkoa Hernani eta Urnieta arteko Leuneta txirrinduzale taldeko kidea zen. Emakumea, berriz, jaiotzez Donostia ingurukoa zen, baina urteak zeramatzan Amasa-Villabonan bizitzen. 12 urteko semea Billabona FKEko kidea da.

Udalaren adierazpen instituzionala

Villabonako Udalak presazko bilera deitu du udalbatzako alderdi guztiekin, eta adierazpen instituzionala argitaratu dute. Hildakoen familia eta lagunei «elkartasuna eta nahigabea» adierazi dizkie. Halaber, gertaerarekin zerikusia duten gestioak egiteko laguntza eskaini die. Gainera, epaiketan, horrela bada, Amasa-Villabonako Udala akusazio partikular bezala aurkezteko asmoa duela azaldu du.

Informazio gehigarria:
 - "Txirrindulariak ez harrapatzeko gakoa kontzientziazioa da, ez isunak"
 - Errepidean hildako ziklistengatik, legea aldatzeko eskaera

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Villabona-Amasa
2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
"Emakumeen haria" ekitaldia Villabonan, ekainaren 7an
Testigantzak, murala eta bertso saioa, oihal fabriketako emakumeen lana eta bertsoarekiko lotura ezagutzeko

Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
“Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera”

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


2024-02-13 | Leire Artola Arin
Mediku txostenak dio “Poliziaren proiektil batek” zauritu duela Villabonako gaztea

Tolosako inauterietan ertzainen karga batean begian zauritu duten 16 urteko gaztearen senideek Naiz irratian baieztatu dute "proiektil bat" izan zela poliziak jaurtitakoa; hala jaso zuen medikuaren txostenak. Senideek "harrigarria" deritzote jendetza ibiltzen... [+]


Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Arantxa Urretabizkaiak 111 Akademiaren Saria jasoko du ekainaren 8an

Amasako Hika txakolindegian ospatuko dute 111 Akademiako sari-emate ekitaldia, azken urteetako ohitura mantenduz.


Urruntze agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren harira epaitutako bati

Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.


2022-10-12 | ARGIA
Villabonako ikastolak finantzazio publikoaren zati bat itzuliko du, jakinarazitako ikasle kopurua eta benetakoa bat ez etortzeagatik

Villabona-Amasako Zubimusu ikastolak 140.000 euro inguru itzuliko dizkio Eusko Jaurlaritzari, finantzazio publikoa jasotzeko 2021-22 ikasturteko ikasle kopuruaren berri eman zuenean azkenean matrikulatutakoak baino ikasle gehiago jakinarazi zituelako. Akatsa izan zela eta... [+]


2022-09-03 | ARGIA
Repsoleko gasolindegi baten aurkako ekintza egin dute Villabonan “bizitzaren garestitzea” salatzeko

ARGIAri esklusiban helarazi diote bideoa eta komunikatua herritar anonimo batzuek, ekintza azaltzeko: gasolindegiaren aurka egin dute salatzeko "euskal langilegoarentzat egoera jasanezina" bilakatu dela, eta bitartean "kapitalak, etengabeko aitzakietan... [+]


2022-07-05 | Estitxu Eizagirre
Oñatz Bengoetxea eta Iñaki Artola gaztetxoei mintzo
“Presioak ez dakar ezer onik, libre jokatu behar da”


2022-06-16 | Estitxu Eizagirre
Behar Zana elkarteak 75 urte
Herrietako taldeen esku dago pilotaren geroa

Bada zerbait pilota elkarte batek 75 urte betetzea. Villabonako Behar Zanak 2021ean bete zituen baina aurten ari da ospakizunak egiten, pandemiako neurri ertsatzailerik gabe. Bertako atea jo, eta euskal pilotako modalitate anitzak lantzen dituen talde oso dinamiko batekin egin... [+]


Mintzola fundazioaren ibilbidea amaitutzat ematea erabaki dute

Aho batez hartu dute erabakia patronatuko kideek, tartean Villabonako Udalak. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza izaten jarraituko du Villabonako Subijana etxeak.


2021-05-06 | Estitxu Eizagirre
Espetxeen transferentziaz, espetxeak abolitu artean

Martxoaren 24an Lurgatz talde feministak Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak...? mahai-ingurua antolatu zuen Villabonan. Bertan mintzatu ziren Salhaketa Nafarroako Libertad Francés Lecumberri, Demokraziarako Epaileak taldeko Garbiñe Biurrun Mancisidor, Joxemi... [+]


2021-03-23 | ARGIA
“Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak...” mahai-ingurua

Martxoaren 24an Lurgatz Talde Feministak Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak… mahai-ingurua antolatu du Billabonan. Libertad Francés Lecumberri, Garbiñe Biurrun Mancisidor, Ainhoa Narbaiza, Marta Luxán Serrano eta Larraitz Ugarte Zubizarreta arituko... [+]


Hamaika urte eta gero, Remi Ayestaran gogoan izan dute Amasa-Villabonan

Hamaika urte eta gero, ostiralean Remi Ayestaran gogoan izan zuten, Amasa-Villabonan. Omenaldia egin zioten Remi Gogoan Ekimeneko kideek.


2020-06-25 | Garazi Zabaleta
Euskal Herriko baserrietan ekoitzitako lupulu ekologikoa

Lagunarteko hizketaldi batean dauka jatorria Euskal Lupuloa proiektuak: duela zazpi bat urte garagardoa egiten zuen lagun batek bertako garagardoa benetan bertakoa izatea ezinezko zela esan zion, Euskal Herrian lupulurik ekoizten ez zelako. “Ni baserritarra naiz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude