argia.eus
INPRIMATU
Vietnamek ez du arrozik esportatuko, bertakoei janaria bermatu ahal izateko
  • Covid-19a dela-eta hartu dute erabakia. Martxoaren 24 iluntzean jarri zuten indarrean eta aduanak zainduko dituzte arrozik atera ez dadin.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 05
Vietnamen, arroz soroan lanean.

Vietnamgo Le Courier agerkariak jaso du albistea. Martxoaren 18an, Nguyên Xuân Phuc lehen ministroa buru zela, Vietnamgo Alderdi Komunistak, bideo-konferentzia bidez, “Elikadura segurtasun nazionala 2020 arte” egitasmoaren azken hamar urteotako ondorioak aztertu zituen. Lehen ministroak azpimarratu zuen Vietnamek, edozein egoera tarteko, herritarren elikadura segurtasuna bermatu behar zuela. Martxoaren 24tik, herrietako eta probintzietako aduanek agindua jasoa dute arrozari ateratzen ez uzteko eta kontrabandoari aurre egiteko neurriak ere hartu dituzte.

2020ko urtarrilean eta otsailean arroz esportazioak gora egin du nabarmen Asiako herrialdean, eta aldiz, beste hainbat elikagairen esportazioak behera. Bi hilabeteotan 811.000 tona arroz esportatu zuen Vietnamek 372 milioi dolarreko balioan.